Badakit... kuarentena hau oso aspergarria da, bai, baina... ezin gara egun osoa telebistaren aurrean gelditu.
Beraz, hemen zenbait ideia dituzu zure kuarentena askoz dibertigarriagoa izateko!
MUSIKA ENTZUN ETA... DANTZATU!
Zure gorputza behar du! Jarri musika eta hasi dantzatzen, ez du inporta ongi edo gaizki egiten duzun, soilik, disfrutatu eta ongi pasa, noski!
ARGAZKILARIA BIHURTU!
Nire ideiarik gustokoena hau da, zure etxeko tokiak exploratu eta argazki bikainak atera dezakezuelako, zuen familiei ere argazkiak atera ahal dizkiezue nahi badute eta zure maskotei ere bai.
Argazki bikainak egin ditzakezue eta zuen etxea hobeto ezagutuko duzue, haren sekretuak deskubrituz, jajaja
ESKULANAK EGIN...!
Eskulanak egitea oso dibertigaria da, gauza ezberdin asko egin ahal dituzulako, eta zure irudimena praktikan jartzeko momentu bikaina da kuarentena hau, beraz, hartu zenbait paper eta hasi mozten, itsasten, seguru marrazki bikaina ateratzen zaizula.
SUKALDARI BIHURTU!
Konfinamendu egun hauetan, ideia on bat sukaldatzen ikastea da, gauza izugarriak egin ditzakezu, tartak, bizkotxoak, pastelak... ummm, ze goxoa, eh?
Janaria egiten ere lagun dezakezu, pasta, arroza, zopa... egin dezakezu, baina... gogoratu, kontuz sukaldean, oso arriskutsua da, beraz, txikia bazara hobe gurasoei laguntza eskatzea.
Hemen errezeta bat dago, zuek zuen etxeetan egiteko, ikusiko duzue zer goxoak dauden...
KREPAK
Osagaiak:
- 2 arrautza
- 50 gramo azukre
- 125 gramo irina
- 250 gramo esne
- Gurina (Zartagina igurzteko, ez krepentzako)
Nola prestatu?
- Osagai guztiak ontzi batean nahastu, masa likido bat atera arte
- Zartagina gurinez igurtzi eta goilara batekin masa pixka bat bota(goilara baten tamaina) eta zartaginean zabaldu, bi aldeetatik egin
- Zapore gehiago emateko eta gozoago egoteko txokolatea eta marrubiak jarri ahal dizkiozu
ETA... LISTOOO!
KIROLA EGITEKO PREST?
Etxeetik atera gabe egon behar garenez, ezin dugu gure betiko gauzak egin, dantza, irristaketa, eskubaloia... Baina, osasuntsu egotea oso garrantsitsua da, beraz, ez utzi kirola egiteaz. Eskubaloira jolastea zaila izango da pisu batean, beraz, yoga edo gimnasia frogatu dezakezue.
Abdominalak, flexioak, taulak... oso ongi egoten dira egun hauetarako baina, ezin baduzue hori egin saia zaitezte yoga egiten, seguru asko disfrutatuko duzuela
YOGA HAURRENTZAT (MARA TXAKURRA)
YOGA HAURRENTZAT (MENDI SORGINDUA)
...ORIGAMI...
Origamia eskulanen barruan sartuko zen, papelak tolestuz sortzen diren animaliak edo irudiak direlako, errazak eta zailak daude, eta oso oso entertenigarria da, kontzentrazioa behar delako, bukatzean oso politak geratzen dira, eta zure logela apaintzeko erabili ditzakezu.
ANTZEZTEARI BURUZ, ZER DIOZU?
Filmak gustoko dituzu? Ba... zure film propioa egin ahal dezakezu, oso erraza da, soilik kamera bat hartu eta elkarrizketa bat graba dezakezu, edo interneten antzezlan bat bilatu dezakezu, seguru oso ongi pasako duzula.
Zure maskotari era graba dezakezu edo zure filma gogokoenetako eszenak grabatu. Oso dibertigarria eta farregarria izango da!