KLASEKO LAGUNAK
Kaixo!
Leire dut izena eta 8 urte ditut. Eskolan hainbat lagun dauzkat eta guztiak oso jatorrak dira. Txikitatik elkar ezagutzen dugu eta irakasleek esaten digute “talde ona” osatzen dugula.
Egia da txikiagoak ginenean arazo batzuk izan genituela… ez dut gezurrik esango.
Mikeli “Baloia” esaten genion eta futbolean jolasteko ez zuen inork aukeratzen bere taldean parte hartzeko. Eta Anek ezin zituen gauza batzuk jan eta arraro begiratu genion. Maialanek, ordea, dena jaten zuen baina ez zuen ezer ikusten eta gainera modu bitxi batean idazten ikasi zuen. Eta Jon beti azkena uzten genuen bere gurpil-aulkian mugitzea asko kostatzen zitzaiolako.
Eta ni… ba irakurtzen ikasten hasi ginenean ez nuen ezer ulertzen. Letrek dantzan ematen zutela eta gero matematiketan ere, gauza bera gertatu zitzaidan. Irakaslea horretaz konturatu zen eta gurasoek zer gertatzen ari zena jakiteko hainbat lekutara eraman gintuen. Azkenean esan zidaten dislexikoa nintzela. Orain besteek baino astiroago irakurtzen dut baina klasekideek beti laguntzen didate.
Konturatu zara nire klaseko lagunak oso bereziak direla, ezta? A, eta iaz etorri zena aipatzea ahaztu zait!! Xia Txinatik etorri zen eta heldu zenean ez zuen gure hizkuntza ezagutzen eta oso lotsatia zen. Guk “1, 2, 3 eguzki” jolasa irakatsi genion eta berak guri “Dragoiaren burua” izeneko jokua. Ilara batean jarri behar ginen denok: lehenengoa, burua zenak, azkena (buztana) harrapatu behar zuen. Oso dibertigarria da!
Azken hiru urte hauetan Arantza izan da gure irakaslea eta pasa den astean esan zigun “Jubilatuko zela”. Guk ez genekien zer zen hori eta berak urte asko klaseak ematen zeramatzala eta bere adinarekin atsedena hartu behar zuela esan zigun. Horregatik lana eta klaseak emateari utziko zion. Zelako pena hartu genuen klaseko lagunok.
– Eta orduan ez zaitugu berriro ikusiko? – galdetu zion Anek.
Andereñoak erantzun zion bisitan etorriko zela, baina gu oso triste geratu ginen.
Hurrengo egunean klasea izan genuen Aitorrekin, ingeles irakaslea, eta proposatu zigun Arantzari agur esateko zerbait berezia prestatzea. Jolas orduan elkartu ginen klasekideok eta plan bat pentsatu genuen. Arantzaren azken egunean, jai sorpresa bat egingo genion!!
Aste bat barru, klaseak amaituta zeudela abisatzeko txirrinak jo zuen eta bat-batean argia joan zen eta sorpresa hasi zen! Dena ilunpetan zegoen eta ez genuen ezer ikusten.
– Egon lasai! – esan zuen Maialanek eta bere makila berezi horrekin gidatu gintuen beste gela batera. Han argiak piztu ziren eta…
– SORPRESA!!! – oihukatu genuen.
Arantza aho zabalik geratu zen. Gela puxikekin apainduta zegoen eta arbelean mezu bat idatzita zegoen: Faltan botako zaitugu, Arantza!
Gero Anek ekarri zuen glutenik gabeko prestatutako pastela eta Mikelek marrazki eder bat oparitu zion Arantzari. Jonek bere omenenezko idatzitako testu bat irakurri zion eta nik “Txoria, txori” kanta abestu nion (Mikel Laboa asko gustatzen zitzaiolako).
Eta amaitzeko, Xiak eman zizkigun bere herrian oso famatuak diren zortearen gailetak. Jaia amaitu zen eta gogotsu besarkatu genuen. Arantzari malko pare bat jautsi zitzaizkion eta guzti!!
Oso ondo pasatu genuen eta agur hunkigarria egin genion gure Arantzari.
Dena den, guk elkarrekin jarraituko dugu bakoitzak bere berezitasunekin:
Mikel potolo izanda baita margolari trebea ere, Ane zeliakoak bere glutenik gabeko tartak prestatuko dizkigu, Maialenek bere makila bereziaz baliatuz gidatuko gaitu argia joaten denean, Jonek bere gurpil-aulkitik hainbat ipuin idatziko dizkigu, Xiak txinera irakatsiko digu eta nik, nahiz eta irakurtzeko zailtasunak izan, musika klasean onena naiz!
Denok ezberdinak,
Denok bereziak.
Eta zure klasean, nolakoak zarete?
BALENDINA ASTRONAUTA
Balendina Tereshkovaren istorioa oso jende gutxik ezagutzen du baina hemendik aurrera, izarrak ikusten dituzun bakoitzean, Balendinaz gogoratuko zara.
Balendina Errusian bizi zen. Oso neska lotsatia zen eta eskolan ez zuen lagun askorik. Amak sarritan esaten zion irekiagoa izan behar zuela, baina Balendinak solasaldiak. ez zekien nondik hasi.
Balendinaren klaserik gogokoena gimnasia zen, berak kirola maite zuen eta sokatik igotzea izugarri gustatzen zitzaion. Hori eta mendirik altuenera igo eta tontor gainean libre sentitzea.
Urteak pasatu ziren eta parakaidismo eskola batean sartu zen. Hango ikasle gehienak gizonak ziren eta hasieran adarra jotzen zioten.. Hala ere, laster guztien errespetua lortu zuen Balendinak, oso ausartia zelako.
Eskola honetan ezizen bat jarri zioten, “Chaika”, hau da, Enara. Balendinak hegazkinatik bota eta askatasuna sentitzea oso atsegin zuen.
Balendinak 26 urte zituela, gizon bat joan zen parakaidismo eskolara. Berak Balendinaren saltoa ikusi zuen eta harrituta geratu zen bere trebetasunarekin.
Gizonak Balendinarekin hitz egitera joan zen.
– Tereshkova Andrea, Kosmonauta Nazionalen Zerbitzuen zuzendaria naiz. Espaziora joatea gustatuko litzaizuke?
Balendinak ez zekien zer erantzun.
– Nola? Ni… espaziora joatea?
– Laster espedizio bat espaziora bidaliko dugu eta zu joatea nahiko genuke. Hegan egitea gutoko duzu?
– Bai- erantzun zuen duda barik.
– Gainera, gure nabe berriak oso estuak dira eta zure pisuko persona bat behar dugu. Egin nahi izanez gero, entrenamendu gogorrak egingo dituzu era nabea erabiltzen ikasiko duzu.
Balendinak gizon horren proposamena onartu zuen eta amari gezur zuri bat kontatu zion base horretara joateko.
Hurrengo asteetan gogotsu entrenatu zen Balendina; batez ere, grabitatea eta nabea kontrolatzen ikasteko. Horrez gain, hainbat elkarrizketa egin zuen komunikabideetan. Gure Enara lotsaren lotsaz erantzuten zituen galderak. Espaziora joango zen lehenengo emakumea izango zen!
Azkenean, eguna heldu zen eta Tereshkova “Vostok-6” izeneko nabean igo zen.
10, 9, 8, 7 , 6, 5, 4, 3, 2, 1, eta nabea aireratu zen.
– Zerua, kendu zure kapela! – ohiukatu zuen Balendinak.
Espazioan zegoenean bere lehenengo mezu bat bidali zuen:
– Kaixo, hemen Enara. Zeruertza ikusten dut. Eta han dago Lurra, zein polita den!
Balendina Tereshkovak 3 egun eman zituen espazioa hainbat froga eta irrati komunikazioren inguruko esperimentu garatzen.
Bere bidaia amaitu zen eta izugarrizko ongi-etorria egin zioten Kosmonauta Nazionalen Zentroan.
Hala ere, denboraren poderioz bere balendria ahazten joan zen.
Eta orain da gure txanda. Denon artean bere istorioa zabaldu ahal dugu,
Balendina Tereshkova Munduko lehen emakume astronauta.
Zure ametsak hegan egiten utzi eta maite duzunagatik borrokatu!
MALALA, NESKA ERREFUXIATU BATEN ISTORIOA
-Zer gertatzen ari da, aita? Beldurtuta nago… bonbak eta tiroak oso gertu entzuten dira.
-Lasai, laztana. – esan zion eta gogotsu besarkatu zuen aitak. – Laster hemendik ihes egingo dugu.
-Baina… nire lagunak? Gure etxea? Nora joango gara?
-Malala, maitia, hemen ezin gara geratu.
Hurrengo egunetan Malalaren gurasoek bidaia prestatu zuten eta beste familia batzuekin txalupa batean sartu ziren. Horrela hasi zen bidaia luze hori.
-Noiz helduko gara? –galdetzen zuen Malalak.
Oso janari gutxi zeukaten eta ez zegoen ia lekurik. Pertsona batzuk oso gaixorik jarri ziren eta hiltzear egon ziren. Gainera, aita oso kezkatuta zegoen aduanarekin. Malalak ez zekien zer zen ditxosozko aduana hori baina pasatu behar omen zuten, bestela txarto ibiliko zirela esaten zuen aitak.
Azkenean egunsenti batean lurra ikusi zuten eta guztiak txaloka hasi ziren. Amen batean jaitsi ziren txalupatik. Izan ere, han zeuden pertsona batzuek lagundu zituzten janaria ematen eta manta batzuk jartzen. Une horretan beste bidaia mota bati ekin zioten.
Herrialde horren biztanleak oso ezberdinak ziren eta beste hizkuntza batean hitz egiten zuten. Egia da bazeudela Malalaren antzeko beste ume batzuk. Besteek “errefuxiatuak” deitzen zizkioten.
Malalak faltan botatzen zituen bere betiko lagunak, bere eskola, bere etxea… oso urrun zegoen!
-Malala, badakit herrimina duzula, denok daukagu baina orain hemen egin behar dugu gure bizitza. Momentu honetan ez zaude ondo eskola berrian baina berehala ondo moldatzen hasiko zara. Hizkuntza menperatuko duzu eta lagun berriak egingo dituzu. Egin kasu, bihotza – esan zion amak.
Malalak gauero negar egiten zuen eta nahiz eta oso adi entzun amak esandakoa, ezin zuen sinetsi
Asteak joan, asteak etorri, eta aitak lan bat aurkitu zuen. Pixkanaka-pixkanaka Malala hobeto sentitzen hasi zen eta egun batean konturatu zen ez zuela gauean negarrikmjk egiten.
Eskolan, amak esan zuen moduan, lagun berriak egin zituen eta hango jolasak.. ez zeuden hain txarto!
Malala gero eta hobeto zegoen. Hori dela eta, beste errefuxiatu berriei laguntzea erabaki zuen eta astero hondartzara joaten zen. Janaria eta edaria eramaten zien baita besarkadak ere.
Gaur egun, Malalaren familia askotan gogoratzen da bere herrialdeaz baina handik ihes egitean bizitzak beste aukera bat eman ziela ere izan zuen beti buruan.